domingo, 27 de enero de 2013

Aioraren abentura (nei gertatuko etzaitenik...):

Atzo Baxe Nafarroko herri txiki batera jun nitzan lanera. Lehenengo aldia zan kotxez iparraldera nijoala ta nere orientazioa bastante txarra danez, pixkat nerbiosa neon... Joana Garmendia-ri ere esan nion brometan, bi egun barrun bueltatzen ez banintzan nere billa juteko.

Ba bueno... oain dala ordubete bueltatu naiz!!

Lana bukatuta etxera bueltan gentozen (21:00ak ingurun), nere kotxen ni bakarrik eta nere aurretik lankidea furgonetan. Esan nion neregatik lasai ibiltzeko, GPSa neukala ta iritsiko nitzala, ez egoteko beraz nere zai.

Gran error...

Oaindik Baxe Nafarroan neola, nabarittu nun kotxeak arazon bat zeukala. Zuhaitz arteko karretera baten nijoanez, ta ingurun etxek ikusten etzanez, ahal nun guztia segitzea pentsatu nun, herri batera iritsi arte. Baño kotxea geroz ta okerrago zijoan... asi ke aukera izan nunen, kotxea eskubitara sartu ta karretera ondon geatu nitzan.

Txalekoa jantzi, triangulitoa jarri......... ta "nik ze ostia in behar det oain???" Ezagutzen ez deten leku baten, gauez, telefonoak funtzionatzen eztitela... Oso ondo! Aupa Aiora!

Ta halako baten, karreteran oinez gizon bat.
- Kaixo! Barkatu, euskaraz badakizu?
- Bai, pixka bat bai

Eskerrak... nere egoera esplikatu nion eta galdetu nion ea gurpila aldatzen ba al zekin (oharra: IKASI DENOK SINFALTA) ta ezetz... ba ordun ea mobilla utziko zidan (aurretik zijoan lankideari deitzeko), ta ez zeukala mobilik...
Oso ondo! Aupa Aiora!

- Hurrengo herria 2km-tara dago, han baditut lagunak, oso jende jatorra, haiek lagundu ahal dizute.

Bale ba... Ezagutzen ez deten leku baten, mobilik gabe, gauez, ia kotxerik pasatzen ez den karretara batetik, ezagutzen ez deten gizon batekin....

Deputamadre.

Nere burutik imajinatu daitezken gauza guztik pasa zian... Baño bueno! Urduritasun-malko batzuk botata, euskera-frantsesa-española tartekatzen zittun konbertsazioakin, aiatu giñan herrira.

Ezagutzen zun etxera jun ginan, atea jo ta emakume bat atera zan, beidatu deskonfiatu-izutuakin. Bien arten hasi zian fransetsez (4 urtez ikasi nun ikastolan frantsesa.... baño enien tutik ulertzen), ta ni ondon, negar-zotinka.

Senar-emazteak zeuden etxen, hauek, ordea, euskaraz ezer ez. Barrura sartzeko esan zidaten eta lasai egoteko, konponduko genuela, ez zela ezer pasatzen. Telefonoa utzi zidaten deitu ahal izateko.

Etxera deitu nun, aber aitak ba ote zekin ze in nezaken... Baño bi aldiz deitu ta gero etziten hartu, "ohean eongo da, mierda!". Amaideitu nion ordun, ta kontatu nion pasa zitzaitena, gehienbat terapia gixa, ezagutzen nun norbait jakinan gañen egon zedin.

Senar-emazteek esan ziaten lagunduko ziatela gurpila aldatzen, baño hobe izango zala gaua beraien etxen pasatzea ta goizez ittea (klaro, ya 22:00ak pasatxo zian ta). Amari hoi esan nion eta lotara jun nitzan.

Ta uste nun ezetz, baño lo in det, bai! Etxea zoragarria, gizona edo emakumea (edo biak) artistak izango direla pentsatu det, kuadro eta gauza kuriosoz beteta zegolako etxea...

Gaur goizen gizonezkoa etorri da 8:30ak aldera, esanez hobe izango zela lehenbailehen joatea, euria edo elurra hasteko arrisku haundia zegola ta (arrazoi izan du, geroxeago euria in du ta).

Gosaltzen eman diate, ta gizonarekin kotxeraino jun naiz. Gurpila aldatu dit eta kotxea hartu ahal izan det. Eta etxera bueltatu.

Eskerrak oaindik pertsona onak badaudela!
Arlette, Olivier, eta bere izena esan ez zidan karreterako gizonari,
ESKERRIK ASKO!!!

PD: Bueltako biden, belaxe baten Llama bat ikusi det... "Kaiso setan sabis" esango balit bezela...